Azaroaren 24ko ekitaldiaren ondorenak

Aurreko azaroaren 24an, larunbatean, ekitaldia egin genuen Plaza Berrin. Ekitaldian bideoa proiektatzeko asmoa genuen, baina azkenean ezin izan zen eta aukera berria izango da gaur, Etxeratek ostiralero egiten duen mobilizazioaren ostean. Horretaz aparte, gure bideoak atalean ikusgai ipini dugu 87 herritarren independentziaren aldeko aldarria jasotzen duen bideoa.

Ekitaldiaren amaieran, bestalde, argazkia atera genuen:

azaroak24.jpg

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu larunbatean, ordu bete eskasean, independentziaren alde beren sinadura eman zuten 351 herritarrak eta bideoa egiten lagundu eta parte hartu duten guztiak. Animo eta segi independentziari ateak irekitzen!

Iruzkinak

SINADURA BILKETA ETA EKITALDIA

Datorren larunbatean independentziaren aldeko sinadura bilketa egingo dugu Plaza Berrin. Ekitaldia “Guk independentzia” kanpainaren barruan kokatzen da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da. 13:00ean Marian Beitialarrangoitia alkateak hartuko du hitza eta bideo proiekzioa eta argazki ateratzea egingo dira ondoren.

EAE-ANVk dei egiten die hernaniarrei, independentziaren aldeko aldarri honetan parte har dezaten. Frantziar eta espainiar estatuek jakin behar dute hemen independentzia nahi dugula herritar asko eta askok, hori dela hemen dagoen arazo politikoa, alegia herritarren parte bati ez zaiola bere aukera politikoa egi bihurtzen uzten, eta arazo politiko horri irtenbide politikoak eman behar zaizkiola.


ANV-EAE llevará a cabo el próximo sábado en Plaza Berri un acto político a favor de la independencia. El acto, que se inscribe dentro de la campaña “Guk independentzia”, comenzará a las 12:00, con la recogida de firmas. A la 13:00 tomará la palabra la alcaldesa Marian Beitialarrangoitia, y para concluir el acto habrá una proyección de video y se sacará una foto popular.

ANV-EAE llama a los y las habitantes de Hernani a participar en este acto a favor de la independencia. Los estados francés y español han de saber que aquí somos muchos y muchas las que queremos la independencia, y que ese es el verdadero problema político que existe aquí, es decir, que a una parte importante de la ciudadanía no se nos deja que nuestras opciones políticas se puedan convertir en realidad, y ese es el problema político al que hay que responder con soluciones políticas.

Iruzkinak

2007ko UDAL HAUTESKUNDEEN EMAITZAK AUZOZ-AUZO

datuak.png

Iruzkinak

HERNANIKO UDAL HAUTESKUNDEEN EAE-ANVren BALORAZIOA

emaitzak.png

Hernaniko Eusko Abertzale Ekintzak igandeko udal eta foru hauteskundeen balorazioa egiteko garaian, lehendabizi Hernaniko herria zoriondu nahi du bozkei emandako erantzunagatik, eta bereziki EAE-ANV aukeratu zutenei gugan jarritako konfidantza eskertu.

Beraiei eta bozketa aurreko kanpainan gure proiektuarekin bat egin eta lana gogotik egin dutenei zor diegu hein haundi batean igandean lortutako emaitza ona, eta beraz mila esker bihotzetik beraien lana eta babesa eskaini diguten guztiei, Eusko Abertzale Ekintzaren zinegotzi taldea osatuko dugunon aldetik.

Lortutako emaitzarekin pozik gaude, beste legeagintaldi batzuetan ezker abertzalea ordezkatu izan duten taldeen emaitzak hobetu ditugulako, kanpaina oso egoera berezian egin behar izan dugun arren, eta inolako erreztasunik ez, eta gainera oztopoak baino aurkitu ez digutun arren. Hori horrela izanda ere, 3784 hernaniarrek baliogabetutako botua eman dute batzar nagusietarako gurekin bat eginez, eta 4187 Hernaniarrek ozen adierazi dute gauzak bestela egin behar direla udalean.

Guretzat irakurketa bat baino gehiago dute emaitzok. Batetik Eusko Abertzale Ekintzak bildutako botuek eta beste alderdiek izandako beherakadak erakutsi du, ezin dela udala osatu eta herririk egin ezker abertzalea zokoratuz eta beraz bere tokia behar duela izan, botu emaleen ia erdia ezin dela baztertu. Bestetik lehen indarra izan eta honelako botu babes zabala lortzeak erakusten digu, herritarrek gauzak bestela egitea eskatzen dutela, udal politika egiteko beste modu bat nahi dutela, irekia, parte hartzailea eta herriarekin batera bidea egingo duena eta ez honi bizkar emanda orain arte bezala.

Guk ondo jaso dugu herritarrek esandakoa eta aurretik esan genuena gogoan dugu, beraz Hernaniren etorkizuna guztion artean erabakitzeko eta udal parte hartzaile bat egiteko hartutako konpromisoa berretsi nahi dugu gaur. Baina Hernaniren etorkizunak bakarrik ez, Euskal Herriak ere kezkatzen gaitu eta igandeko hauteskundeek besterik ere adierazi digute, ez dagoela ezker abertzalerik gabe aurrera egiterik, eta herriak soluzioak behar dituela, politikariak irtenbideak bilatzeko busti daitezela nahi eta behar duela.

Guk botuemaleen eskariari heldu eta prozesuaren alde egiteko konpromisoa dugu, eta nahi genuke emaitzek gainerako alderdiei zer pentsatua eman eta norabide bera hartzea. PSOEk martxoko hauteskundeak ditu buruan, baina halere herriak esan dio soluzioak behar dituela eta herria entzutea nahi genuke. Denok eman beharko ditugu pausuak bide horretan eta beraiek prest dauden neurrian, bidelagun izango gaituzte, aldiz ilegalizazio eta oztopoen bidetik ez dugu elkartzeko tokirik topatuko.

Horregatik gaur Eusko Abertzale Ekintzak egin duen deialdiari lotuz, Hernanitik ere gonbidapena luzatu nahi diegu gainerako alderdiei, “hauteskundeotan erakutsi den herritarren borondatea errespetarazteko itun demokratiko bat adosteko prest dauden ala ez” adieraz dezaten.

Ezker abertzaleak prest dauden alderdi guztiekin bilkurak egingo ditu, nazio mailan bezala baita herrietan ere, beraz baita Hernanin ere, herritarren borondatea oinarri hartzen duen itun demokratikoa osatzeko instituzioen osaketari begira. Eta espero dugu Hernaniko herritarren borondatea errespetatuz, ekainaren 16an alkatetza eskuratzea.

Mila esker bada bere lana eta botua eskaini diguten herritarrei, eta aurrerantzean ere beraiekin kontatzen jarraituko dugula hitz ematen diegu, ez baita gurea lau urtetik behineko hartueman hutsala. Kanpainan auzoz auzo, talde eta sektore ezberdinekin aritu gara, eta etorkizunean ere hala egiteko borondatea eta konpromiso argia adierazi nahi ditugu.

eskerrak.jpg

Iruzkinak

Atxekimenduak

Atsekimenduen Argazkia

Hauteskundeak berriz ere, badator betiko matraka” pentsa dezakegu egun hauetan, eguneroko bizitzaren zurrunbiloan ahaztu egiten baitzaizkigu hainbait gauza. Udal hauteskundeen atarian gauden honetan ere, badirudi betikoa errepikatzen dela: kaleak txartelez beteta, etengabeko propaganda mezuak irrati eta telebistan, esperantzaz betetako hitzak politikarien ahotan… Baina gogoratzen al zarete orain dela lau urteko hauteskundeetaz? Ezker Abertzalearen zerrenda ilegalizatuta, hauteskundeetatik kanporatuta, hauteskunde fartsa baten atarian, herria gobernatzeko aukerarik gabe, gehiengoaren borondatearen kontra.

Horregatik, Udal hauteskunde hauek bereziak dira; parte hartzeko aukera dugulako, ilegal eta nulo izateari utzi diogulako… Eta ilusioz gainezka gatoz. Ilegalizazio urteen ondoren, hauteskundeetan legalki egoteko aukera dugulako, ilusioz gainezka gatoz, Hernanin demokrazia berreskuratuko dugulako. Bai, ongietorria, demokrazia, Hernanira. Azken urte hauetan askok eta askok faltan bota zaitugu. Egia da besamotz zatozela, Hernanin bozka legala denak herri askotan ilegala izaten jarraitzen duelako, eta hernaniar ezkertiar eta abertzaleoi Foru Aldundia aukeratzeko eskubidea ukatu digutelako. Hau bai, baina hori ez. Udala bai, baina Foru Aldundia ez. Nahastu eta zatitu egin nahi gaituzte, ea behingoz burua galtzen dugun eta nori bozkatu ez dakigula geratzen garen. Oker dabiltza, ordea. Eusko Abertzale Ekintza bozkatuko dugulako, Hernanin, Gipuzkoan eta Hego Euskal Herri osoan.

Oker dabiltza. Jabetzen gara hauteskunde hauen garrantziaz eta, batez ere, EAE-ANV bozkatzearen garrantziaz. Demokrazia nahi dugulako, behar dugulako eta demokrazia ezaren ondorioak gure azalean pairatzen ditugulako, gu gara egoera hau aldatu nahi dugun aurrenekoak. EAE-ANV bozkatuko dugu Euskal Herrian prozesu demokratikoak aurrera egitea nahi dugulako eta ez gaudelako prest aukera hau pasatzen uzteko. Euskal Herrian pairatzen dugun gatazka politikoa konpontzeko elkarrizketa eta negoziazioa dira bideak, guk argi daukagu, Ezker Abertzaleak argi dauka, eta EAE-ANV da norabide horretan bultzatzeko tresna bakarra. Horregatik, benetako bakea nahi dugulako, Eusko Abertzale Ekintza bozkatuko dugu.

Eta Euskal Herrian prozesu demokratiko bat nahi dugun modu berean, herrian ere konfiantzazko Udala eduki nahi dugu, zintzoa. Kudeaketa gardena, eraginkorra eta gertukoa egingo duena. Herri bat gobernatzea ez baita herritarrak ordezkatzea, herritarrekin erabakitzea baizik.

Honegatik guztiagatik ilusioz begiratzen diogu maiatzaren 27ari, aspaldiko partez gure eskuetan dagoelako Hernaniren etorkizuna. Ezin gaitezke erlajatu, ordea. Hau guztia errealitate bihurtzeko Eusko Abertzale Ekintzak bozka guztiak beharko ditu. Hemen gaudenonak bakarrik ez dira nahikoak, galdutako bozka bakoitza galdutako aukera bat delako. Horregatik, maiatzaren 27an, denok Eusko Abertzale Ekintza bozkatzera!


“Ya vuelven las elecciones, el mismo rollo de siempre” es algo que podemos pensar estos días, ya que inmersos en nuestra vida diaria se nos olvidan varias cosas. A las puertas de las elecciones municipales, parece que se repite la misma historia de siempre: calles llenas de carteles, mensajes de propaganda en radio y televisión sin cesar, las bocas de los políticos se llenan de palabras de esperanza… ¿Pero os acordáis de las elecciones de hace cuatro años? La candidatura de la Izquierda Abertzale ilegalizada, expulsada de las elecciones, unas elecciones farsa, sin opción alguna de gobernar el pueblo, contra la voluntad de la mayoría.Es por eso que estas elecciones son especiales; porque tenemos la oportunidad de participar, porque hemos dejado de ser ilegales, nulos… Y venimos llenos de ilusión. Porque después de años de ilegalización podemos estar en las elecciones de manera legal, venimos llenos de ilusión, porque en Hernani hemos recuperado la democracia. Sí, bienvenida, democracia. La verdad es que estos últimos años te hemos echado de menos. Es verdad que vienes mutilada, porque el voto que hoy es legal en Hernani sigue siendo ilegal en muchos otros municipios, y porque a los abertzales y de izquierda de Hernani se nos niega el derecho de elegir los y las candidatas de la Diputación.Esto sí, pero eso no. Sí el Ayuntamiento, pero no la Diputación. Pretenden confundir y dividirnos, a ver si perdemos la cabeza y nos quedamos sin saber a quién votar. Están muy confundidos, sin embargo. Porque votaremos Acción Nacionalista Vasca en Hernani, en Gipuzkoa y en toda Hego Euskal Herria.Están muy confundidos. Somos realmente conscientes de la importancia de estas elecciones y, sobre todo, de la importancia de votar Acción Nacionalista Vasca. Porque queremos la democracia, porque la necesitamos y porque la ausencia de democracia la sufrimos en nuestras propias carnes, somos nosotros y nosotras los primeros que queremos cambiar esta situación. Votaremos ANV porque queremos que haya un proceso democrático en Euskal Herria y porque no estamos dispuestos a dejar pasar esta oportunidad. El diálogo y la negociación son el camino para superar el conflicto político que sufrimos en Euskal Herria, nosotros y nosotras lo tenemos claro, la Izquierda Abertzale lo tiene claro, y Acción Nacionalista Vasca es el único instrumento para impulsarlo. Es por eso, porque queremos una verdadera paz, que votaremos Acción Nacionalista Vasca.Y al igual que queremos un proceso democrático en Euskal Herria, queremos tener en el pueblo, cómo no, un Ayuntamiento de confianza. Los y las candidatas de ANV no se venden, por eso valen tanto.Queremos un Ayuntamiento que haga una gestión transparente, eficaz y cercana. Porque gobernar un pueblo no es representarlo o sustituirlo, sino decidir entre todos y todas.Por todo ello, miramos con ilusión al 27 de mayo. Por fin, el futuro de Hernani estará en nuestras manos. Pero… no nos podemos confiar. Para hacer todo esto realidad, ANV necesitará todos los votos. Los votos de los que estamos aquí, hoy, no son suficientes, y no podemos olvidar que cada voto perdido es una oportunidad perdida. Por eso, el 27 de mayo, ¡todos y todas a votar ANV!
1.- Beñat Aginagalde
2.- Oier Agirresarobe
3.- Kepa Aira
4.- Marijo Aizpurua
5.- Boni Aldaregia
6.- Koldo Alkorta
7.- Eli Altuna
8.- Nerea Alzaga
9.- Maialen Ansa
10.- Urko Apaolaza
11.- Ana Aranburu
12.- Nagore Arraras
13.- Mikel Arrieta
14.- Pepi Arrozpide
15.- Ainara Azpiazu
16.- Anabel Balerdi
17.- Estitxu Barrenetxea
18.- Maitane Barrenetxea
19.- Jose Luis Eizmendi
20.- Iñaki Esnal
21.- Roberto Espinosa
22.- Lur Etxeberria
23.- Mertxe Etxeberria
24.- Ramon Etxeberria
25.- Aitziber Ezkerra
26.- Mikel Ezpeleta
27.- Agustin Ezponda
28.- Manuel Fraile
29.- Jesus Galdos
30.- Oihana Gurrutxaga
31.- Javier Hernandez
32.- Luis Intxauspe
33.- Paki Iradi
34.- Manu Irastorza
35.- Fernando Kijera
36.- Izaskun Kijera
37.- Juan Karlos Lujanbio
38.- Kistiñe Lujanbio
39.- Pilar Lujanbio
40.- Adolfo Masid
41.- Rikardo Mendiola
42.- Elias Miner
43.- Inaxio Miner
44.- Ixiar Miner
45.- Jose Migel Odriozola
46.- Josu Oiaga
47.- Mañoli Olano
48.- Martin Olariaga
49.- Jesus Rebollo
50.- Enara Soto
51.- Aingeru Tomasena
52.- Juan Luis Uralde
53.- Iñaki Usandizaga
54.- Fermina Villanueva
55.- Aritz Zerain
56.- Jokin Zubeldia

Iruzkinak

« Aurreko orrialdea

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5