November 30, 2007 at 14:15
· Filed under Ekitaldiak, oharrak
Aurreko azaroaren 24an, larunbatean, ekitaldia egin genuen Plaza Berrin. Ekitaldian bideoa proiektatzeko asmoa genuen, baina azkenean ezin izan zen eta aukera berria izango da gaur, Etxeratek ostiralero egiten duen mobilizazioaren ostean. Horretaz aparte, gure bideoak atalean ikusgai ipini dugu 87 herritarren independentziaren aldeko aldarria jasotzen duen bideoa.
Ekitaldiaren amaieran, bestalde, argazkia atera genuen:

Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu larunbatean, ordu bete eskasean, independentziaren alde beren sinadura eman zuten 351 herritarrak eta bideoa egiten lagundu eta parte hartu duten guztiak. Animo eta segi independentziari ateak irekitzen!
Permalink
November 21, 2007 at 14:32
· Filed under Ekitaldiak
Datorren larunbatean independentziaren aldeko sinadura bilketa egingo dugu Plaza Berrin. Ekitaldia “Guk independentzia” kanpainaren barruan kokatzen da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da. 13:00ean Marian Beitialarrangoitia alkateak hartuko du hitza eta bideo proiekzioa eta argazki ateratzea egingo dira ondoren.
EAE-ANVk dei egiten die hernaniarrei, independentziaren aldeko aldarri honetan parte har dezaten. Frantziar eta espainiar estatuek jakin behar dute hemen independentzia nahi dugula herritar asko eta askok, hori dela hemen dagoen arazo politikoa, alegia herritarren parte bati ez zaiola bere aukera politikoa egi bihurtzen uzten, eta arazo politiko horri irtenbide politikoak eman behar zaizkiola.
ANV-EAE llevará a cabo el próximo sábado en Plaza Berri un acto político a favor de la independencia. El acto, que se inscribe dentro de la campaña “Guk independentzia”, comenzará a las 12:00, con la recogida de firmas. A la 13:00 tomará la palabra la alcaldesa Marian Beitialarrangoitia, y para concluir el acto habrá una proyección de video y se sacará una foto popular.
ANV-EAE llama a los y las habitantes de Hernani a participar en este acto a favor de la independencia. Los estados francés y español han de saber que aquí somos muchos y muchas las que queremos la independencia, y que ese es el verdadero problema político que existe aquí, es decir, que a una parte importante de la ciudadanía no se nos deja que nuestras opciones políticas se puedan convertir en realidad, y ese es el problema político al que hay que responder con soluciones políticas.
Permalink